Koro Irazu bazkideak irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak zozketatutako laugarren oparia

Hurrengo zozketa maiatzaren 31n egingo da
Koro Irazu bazkideak irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak zozketatutako laugarren oparia
2024/05/20 11:00
eta kitto!

Koro Irazuk irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak bazkideen artean zozketatutako laugarren oparia, Roomba aspiradora. Hurrengo zozketa maiatzaren 31n egingo da; Txurruka jatetxean bazkaria zozketatuko da orduan. ...eta kitto! Euskara Elkarteak egiten diharduen zozketetan parte hartzeko ez da izenik eman behar, elkarteko bazkide diren guztiak sartzen baitira zozketan.

Bazkideak dira ...eta kitto Euskara Ekartearen aktiborik handiena eta eskerrak eman eta aitortza eskaini nahi die emandako babesarengatik. Elkarteak ZARELAKO GARA bazkide kanpaina dauka martxan eta herritarrak animatu nahi ditu elkarteko bazkide egiteko.