Koronabirus kasu bat antzeman da Eibarren, Debabarreneko bakarra
2020/04/24
14:09
eta kitto!
COVID19 kasu bakarra antzeman da azkeneko 24 ordutan Debabarrenean eta Eibarren izan da. Horrela, Osasun Sailak argitaratutako azkeneko txostenaren arabera, 196 dira Eibarren metatutako kasuak.
Debabarrenean 419 kasu daude eta horietatik 196 Eibarren eman dira, hau da kasuen %46,77.
Koronabirus kasu gehien Eibarren (196), Ermua (155) eta Elgoibarren (37) antzeman dira, bailarako gainontzeko herrietan inzidentzia txikiagoa izateaz gain, ez da ia hazkunderik eman aste osoan.
Hauek dira herriz herri antzemandako kasuak:
Eibar 196
Ermua 155
Elgoibar 37
Mutriku 10 (apirilaren 10etik ez da hazkunderik egon)
Soraluze 11
Deba 6 (apirilaren 14tik ez da hazkunderik egon)
Mendaro 3 (apirilaren 12tik ez da hazkunderik egon)
Mallabia 1 (apirilaren 1tik ez da hazkunderik egon)
Mendaro eta Eibarko ospitaletan ingresatuta dauden lagunen kopurua murriztu da, horrela Mendaron 13 lagun daude, atzo bat 1 gutxiago, eta Eibarren 48, atzo baino 2 gutxiago.