Koronabirus kasu berririk egon ez bada ere, 3 kasu gehitu zaizkio Eibarri
2020/05/25
14:07
eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txosten epidemiologikoaren arabera PCR bidez EAEn atzemandako kasuak 2 izan dira, eta biak Bizkaian eman dira, Galdakao eta Orozkon.
Baina aldaketa bat ere ekarri du gaurko txostenak izan ere maiatzaren 18ra arte EAEko herri bakoitzean metatutako positiboak ere kaleratu dira eta aldaketak eman dira Debabarrenako herrietako kasu metatu kopuruetan. Adierazi dutenez, beste autonomia erkide batekoak diren baina Osakidetzako medikua duten 77 pertsonari bere osasun eremuari dagokion udalerria ezarri zaie analisietarako. Irizpide berri hau kontuan izanda, Debabarrenako metatutako kasu kopurua aldatu egiten da eta horrela banatzen da orain:
Atzora arte Orain
Eibar 209 212 (+3)
Ermua 167 167
Elgoibar 44 45 (+1)
Mutriku 14 14
Soraluze 13 12 (-1)
Deba 10 10
Mendaro 4 4
Mallabia 4 4
Ospitaleratuei dagokionean, beheranzko joera jarraitzen du eta gaur 16 lagun daude Debabarrenako ospitaletan ingresatuta, atzo baino lagun bat gutxiago. Eibarkoan 12 lagun daude (atzo 13 ziren) eta Mendarokoan 4 (atzo bezala)