Koronabirus kasu berririk ez Eibarren
2021/05/14
10:33
eta kitto!
Atzo ez zuten koronabirus kasu positiborik atzeman Eibarren, aspaldiko partez, eta intzidentzia-tasa 283,90an dago.
Eskualdeko beste herriei begira, Deban bakarrik atzeman dute positibo bakarra. Bestalde, Gipuzkoa eremu gorritik irten da 382,26ko intzidentzia-tasarekin.
Atzo EAEn 8.473 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 393 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 32 Araban, 245 Bizkaian, 111 Gipuzkoan eta 5 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 40 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 148 pertsona ZIUn daude.