Koronabirus positiborik ez Debabarrena osoan
2020/05/04
13:36
eta kitto!
Maiatzaren 1etik ez da koronabirus kasuetan hazkunderik eman Eibarren, eta 207 izaten jarraitzen dute. Debabarrenean guztira 451 dira metatutako positiboak. Aurreko astean Debabarrenean atzemandako 23 kasuetatik 8 Eibarren eman dira, beste 8 Ermuan, 3 Elgoibarren, 2 Soraluzen eta bana Mutriku eta Deban. Mendaron (3 kasu), asteak dira hazkunderik eman ez dela eta Mallabian (2 kasu), 10 egun baino gehiago igaro dira azkeneko positiboa atzeman zenetik.