Korrika 2022ra atzeratu du AEK-k
2020/10/16
09:47
eta kitto!
AEK-k Korrika 2022ra atzeratzeko erabakia hartu du, pandemiaren ondorioz. 2021an zen egitekoa Korrikaren 22. edizioa (21. edizioa 2019an egin zen, Garesetik Gasteizera), baina koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz ez egitea adostu dute antolatzaileek eta beste urtebete itxaron beharko da euskararen jai handirako.
2020/21 ikasturtean, #KORRIKA-rik ez. Erabaki latza, gogorra, tristea... izan da, baina, 2022ko udaberrian "herriz herri igaroko gara", kaleetan eta herrietan elkartuko gara berriro. ESKERRIK ASKO, EUSKAL HERRIA!! pic.twitter.com/gwbAxfIkKU
— AEK (@AEK_eus) October 16, 2020