Korrika giroa ekarri zigun Eibarrera Pituxa klownak

Ttipi-ttapa izeneko ikuskizuna eskaini zuen Zaizoi tabernan
Korrika giroa ekarri zigun Eibarrera Pituxa klownak
2024/03/15 11:32
eta kitto!

Sorreratik gaur egungo Korrikarainoko ibilbidea errepasatu zuen Rosita AEK-ko irakasleak (Itziar Saenz de Ojer), Korrika Kulturalaren barruan ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako ikuskizunean. Korrikaren inguruko hainbat galdera egin zizkien bertaratutakoei eta baita hainbat gomendio eman ere, korrika egingo dutenei oro har eta lekukoa eramango dutenei bereziki. Barre algara artean ordubete dibertigarria pasa zuten Zaizoi tabernara hurbildu zirenek.