Korrika martxoaren 20ko goizean pasatuko da Eibartik

Korrika martxoaren 20ko goizean pasatuko da Eibartik
2024/01/11 eta kitto!

Badator Korrika! Martxoaren 14tik 24ra, Irundik Baionara, egingo da Korrikaren 23. edizioa eta, egitasmoaren app-an (Android edo Ios) agertzen den ibilbidearen arabera, martxoaren 20an, 10:30ak inguruan, iritsiko da Korrika Eibarrera Ermutik. Horren arabera, Ipuruatik pasa eta Juan Gisasola kaletik jaitsi ondoren, Untzagara iritsiko da eta, Julian Etxeberria kalea hartu ondoren, Toribio Etxebarria kaletik berriz itzuliko da Untzagara, gero Soraluzerako bidea hartzeko.

Aipatzekoa da, gainera, aurten gure herriak baduela zeresana Korrikan, Maite Arroitajauregi 'Mursego' musikari eibartarrak sortu duelako abesti ofiziala, Juan Bautista Gisasola Musika Eskolan aurkeztu zutena.