KORRIKAko produktuak zozketatuko ditu ...eta kitto!-k
2024/03/08
09:02
eta kitto!
Martxoaren 20an iritsiko da KORRIKA Eibarrera, eta etakitto.eus webgunean arropa eta bestelako osagarri ofizialak zozkatuko ditugu “motorrak berotzen” joateko. Oso erraza da parte hartzea: gure webgunean sartu eta, formulario baten bidez, izena, telefonoa eta e-maila besterik ez da eman behar. Irabazle bat baino gehiago egongo da eta denetariko artikuluak egongo dira: kamisetak, petoak, lekukoaren formako giltzatakoak, ’Harro Herri' lelodun banderolak, lepokoak, biserak… Martxoaren 14ra arte parte hartu daiteke eta martxoaren 15ean jakinaraziko ditugu irabazleak webgunearen eta sare sozialen bidez.
Hemen daukazue parte hartzeko FORMULARIOA