Kristina Ruiz Euskadiko Sprint Duatloieko txapeldun V2 mailan
JAZ Eibar Triatloi Taldeko kideek emaitza onak lortu zituzten Mungian jokatutako Euskadiko Sprint Duatloi Txapelketan
2026/02/26
11:07
Ekhi Belar Errasti
Giro eguzkitsua lagun, JAZ Eibar Triatloi Taldeko ordezkariek Euskadiko Sprint Duatloi Txapelketan hartu zuten parte larunbatean, otsailak 21, Mungian, eta oso lan txukuna egin zuten.
Emaitzarik aipagarriena Kristina Ruizek lortu zuen, 12. izan baitzen emakumezkoen artean eta, horrela, Euskadiko txapeldun bilakatu zen V2 mailan. Idoia Uruñuelak, bere aldetik, 27. amaitu zuen eta 13. izan zen bere mailan.
Gizonezkoei dagokienez, Eibar Triatloi taldeak 8. postua eskuratu zuen taldekako sailkapenean. Izan ere, Pablo Zabala 19. izan zen (12. bere mailan), Ugaitz Gartzia 70. iritsi zen helmugara (4. gazteen mailan) eta Roberto Gartziak 85. amaitu zuen (6. bere mailan).










