Kristina Telleria bazkideak irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak zozketatutako bazkaria Txurruka jatetxean

Hurrengo zozketa ekainaren 7an egingo da. Zumaiako Hotel Talasoterapia Zelaian bi lagunentzako opari-bonu bat irabazi ahal izango dute bazkideek
Kristina Telleria bazkideak irabazi du ...eta kitto! Euskara Elkarteak zozketatutako bazkaria Txurruka jatetxean
2024/06/04 12:54
eta kitto!

Kristina Telleria ...eta kitto! Euskara Elkarteko bazkideak irabazi du bazkiden artean zozketatutako bosgarren oparia: bi lagunentzako menu-degustazioa Txurruka jatetxean. 

Hurrengo zozketa ekainaren 7an egingo da; Zumaiako Hotel Talasoterapia Zelaian bi lagunentzako opari-bonu bat irabazi ahal izango dute bazkideek. Bertan sartzen dira 90 minutuko zirkuitoa eta denboraldiko menua.

Bazkideak dira ...eta kitto Euskara Ekartearen aktiborik handiena eta eskerrak eman eta aitortza eskaini nahi die emandako babesarengatik. Elkarteak ZARELAKO GARA bazkide kanpaina dauka martxan eta herritarrak animatu nahi ditu elkarteko bazkide egiteko.