Kuadrillek San Juan jaietarako materiala erosteko epea zabalik dago
Kuadrilen izenak eta kamisetetako esloganak edo mezuak euskaraz izan behar dira
2024/05/02
09:54
eta kitto!
Eibarko Udaleko Kultura Batzordeak jakinarazi duenez, kuadrilei San Juan jaietarako ematen zaizkien dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Ekainaren 3an amaituko da epea, 18:00etan.
Ez dago ez adin mugarik, ez kuadrila bakoitzeko kide kopuru mugarik, eta bai kuadrilen izenak, bai kamisetetako esloganak edo mezuak euskaraz izan behar dira.
Informazio gehiag eskuratzeko, sakatu hemen.