Kuadrillen arteko Futbol 7 Txapelketan izena emateko epea zabalik dago

Ekainaren 13an jokatuko da txapelketa arrakastatsuaren 5. edizioa
Kuadrillen arteko Futbol 7 Txapelketan izena emateko epea zabalik dago
2026/04/13 17:17
Ekhi Belar Errasti

Aurten Eibarko kuadrillen arteko Futbol 7 Txapelketaren 5. edizioa jokatuko da. Demaseko arrakasta izan du azken urteotan eta ehundaka lagun elkartu izan dira Unben, futbola aitzaki, lagunartean egun (eta gau) zoragarria pasatzeko.

Aurtengo edizioa ekainaren 13an jokatuko da eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea, apirilaren 26ra arte. Antolatzaileek esan dutenez, txapelketan hartuko duten jokalariak eibartarrak edo Eibarren bizi direnak izan behar dira, eta 18 urtetik gorakoak. Gainera, gogoratzen dute aurtengo ediziorako sailkatuta dauden taldeek izena eman behar dutela baita ere, “parte hartu nai izanez gero”.

Izen ematea esteka honen bitartez egin daiteke.