Kultur eskaintza oparoa prestatu dute Eibarren, Korrika Kulturalaren baitan
Martxoaren 20an, 10:30ak inguruan ailegatuko da 23. KORRIKA Eibarrera, baina aurretik, ohikoa den bezala, girotzen joateko egitarau zabala antolatu dute Eibarko AEK euskaltegiak, Lurgaia fundazioak, Soraluzeko Baso Biziak-ek, Soraluzeko Udalak, Eibarren Akebaik, ...eta kitto! Euskara Elkarteak, Zaizoi tabernak, Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko gazte mugimenduak, Eibarko Udalak eta Aspe pelotak, asteburu honetan hasiko den Korrika Kulturalerako, jarraian ikus dezakezuen bezala.
KORRIKA KULTURALA EIBARREN
Martxoak 3, igandea
09:00 Zuhaitz-landaketa Atxolinen (Soraluze). Izen-ematea euskaltegian.
Martxoak 6, asteazkena
19:00 Bizkarsoro filma eta solasaldia. Coliseon. Sarrerak egunean bertan (3€).
Martxoak 14, osteguna
19:30 Ttipi-ttapa umorezko bakarrizketa. Zaizoi tabernan.
Martxoak 15, ostirala
21:00 Kantu afaria, Arrate Kultur Elkartean. Txartelak Kultu tabernan salgai. Bazkideek 15€, bazkide ez direnek 20€.
Martxoak 16, larunbata
Egun osoko egitaraua. Korrika Eguna, Eibarko Gazte Mugimenduaren eskutik.
Martxoak 17, igandea
17:00 Buruz-buruko pilota finalaurrekoa. Korrika arduradunekin argazki ofiziala, Astelena frontoian.
Martxoak 19, asteartea
15:15 Korrika Txikia. Amaiera Untzagan (euria egingo balu, Errebalen).
Martxoak 20, asteazkena
10:30 Korrika Eibarren. Unibertsitatetik Maltzagaraino.
Martxoak 21, osteguna
19:00 Badon antzezlana, Coliseo antzokian. Sarrerak 12€ (Kutxabank).
Martxoak 22,23,24
Ihes-gela Untzaga Plazan
Izen-ematea: www.euskarazbarrabarra.eus/ihes-gela
Martxoak 24, igandea
09:00 Korrika amaiera. Baionara autobusa. Egogainen. Izen-ematea: 688746634 whatsapp zenbakian. Joan-etorriaren prezioa: 15€.
ANTOLATZAILEAK: AEK, Lurgaia fundazioa, Soraluzeko Baso Biziak, Soraluzeko Udala, Eibarren Akebai, ...eta kitto! Euskara Elkartea, Zaizoi, Arrate Kultur Elkartea, Eibarko Gazte Mugimendua, Eibarko Udala, Aspe pelota.