Kutsu eibartarra duen ‘Kelonia eta itxasoa’ antzezlana izango dugu ikusgai hilaren 6an
2023/12/04
10:48
eta kitto!
Gorakada antzerki-taldeak ‘Kelonia eta itxasoa’ antzezlana eskainiko du hilaren 6an, eguaztena, Coliseo antzokian, 17:00etan. Lanak kutsu eibartarra izango du, Nerea Ariznabarreta egongo baita eszenatoki gainean eta Fran Lasuenek jartzen duelako musika. Zuzendaria, bestalde, Dora Cantero da.
Honakoa dio obraren sinopsiak: Abesti itxurako istorio bat da Kelonia eta itsasoa, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiekeen (eta alderantziz) mundu batean. Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.