Supermerkatuetako kutxazainek, poliziek, irakasleek eta mediku pribatuek hartuko dute AstraZenecaren txertoa
2021/02/11
08:28
eta kitto!
Osasun Sailak lehentasunezkotzat jotzen ditu lanbide horiek, farmazialariekin, kontsultadun medikuekin edo fisioterapeutekin batera. Gaur egun, 19.194 txertoko stock-a du Euskadik, eta, Sagarduiren arabera, "inor ez da geratuko bigarren dosia jaso gabe".
Astelehenean iritsi zen AstraZenecaren txertoaren lehen sorta, guztira 9.100 dosi, eta 55 urtetik beherakoentzat izango da.
Gotzone Sagardui Osasun sailburuak aurreratu du zein diren Euskadin Astra Zenecaren txertoa jasoko duten lehentasunezko taldeak. Fisioterapeutak, eguneko zentroetako langileak, medikuntza pribatuko kontsultetako langileak, espetxeetako osasun-langileak, farmazia-bulegoetako langileak, logopedak, poliziak, supermerkatuko kutxazainak, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, suhiltzaileak, Babes Zibileko profesionalak...
Sagarduik azaldu duenez, 82.624 txerto inokulatu dituzte orain arte, 50.885 lehen dosi eta 31.739 bigarren. Gaur egun, 19.194 txerto daude stock-ean, hurrengo asteetan bigarren dosia eman ahal izateko.