“La Blues Company” taldeak kontzertua eskainiko du barixaku honetan Coliseo antzokian, Musika Klubaren baitan

Ñaco Goñi (armonika), Paul San Martin (pianoa, ahotsa), Edu Bighands (gitarra, ahotsa), Fernando Beiztegui (gitarra, ahotsa) eta Marti Elias (bateria) musikoek osatzen dute taldea
“La Blues Company” taldeak kontzertua eskainiko du barixaku honetan Coliseo antzokian, Musika Klubaren baitan
2025/02/04 13:58
eta kitto!

Eibarko Kulturak antolatzen duen Musika Klubaren eskutik, La Blues Company taldearen kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak barixakuan (otsailak 7), 19:00etan hasita. Ñaco Goñi (armonika), Paul San Martin (pianoa, ahotsa), Edu Bighands (gitarra, ahotsa), Fernando Beiztegui (gitarra, ahotsa) eta Marti Elias (bateria) musikoek osatzen dute taldea, eta antolatzaileen arabera, “La Blues Company-ren lehen lanak aise betetzen ditu erreferentziazko disko bihurtzeko behar diren baldintza guztiak. Zuzeneko lana da, oktanaje handikoa, usadio zaharrari jarraituz eta musikari mitiko batzuen nortasun paregabearekin egina”. Sarrerak 10 euro balio du (7 euro Coliseoaren Laguna txartelarekin).