La Red Teatro antzerki taldeak "Los olivos pálidos" taularatuko du Coliseo antzokian apirilaren 14an
La Red Teatro antzerki taldeak, ADELA Gipuzkoa Elkartearekin eta Udaleko Kultura sailarekin elkarlanean, Los olivos pálidos antzezlanaren emankizuna antolatu du apirilaren 14rako, Coliseo antzokian, 12:30ean. Maite Lorenzo, Juanma Cano, Nerea Ariznabarreta eta Enrique El Vaka arituko dira taula gainean, Mikel Areitioaurtenaren zuzendaritzapean. Sarrerak 10 euro balio du eta diru-bilketa osoa Gipuzkoako Alboko Esklerosi Amiotrofikoa duten gaixoei eta haien familiei emango zaie, gaixotasunak dakarren karga fisiko, ekonomiko eta emozionalean laguntzeko.
Federico García Lorca gerren zentzugabekeriaren ikur bihurtutako egileak kultura unibertsalaren figura erakargarri eta magikoa izaten jarraitzen du. La Red Teatro taldearen muntaia hau Coliseora itzultzen da eta posible egiten du Granadako poeta eta antzerkigilea, bizitzatik haratago, eta Frasquita, Bernarda Albaren pertsonaia inspiratuko zuen emakumea, elkartzea. Ez da gogorkeriarik gabeko topaketa, alderantziz baizik, biek “bi Espainiak” izenda genitzakeena islatzen baitute.