La Red Teatro taldearen “Los olivos pálidos” antzezlanaren estreinaldia hilaren 20an izango da Coliseoan
2020/12/02
22:34
eta kitto!
Abenduaren 20an estreinatuko du La Red Teatro taldeak “Los olivos pálidos” antzezlana, Coliseo antzokian, 12:30ean hasiko den emanaldian. Juanma Canok idatzitako lan honetan Bernarda Alba, Federico Garcia Lorcaren pertsonaia sortzeko inspirazio-iturri izan zen Frasquita izeneko emakumea da protagonista, Granadako antzerkigile eta poetarekin batera. Mikel Areitioaurtenak zuzenduta, taula gainean Maite Lorenzo, Juanma Cano, Nerea Ariznabarreta eta Enrique ‘El Vaka’ arituko dira. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseoko leihatilan eta Kutxabank zerbitzuaren bitartez eros daiteke.