"La revolución amorosa: Los Cuidados en el centro" hitzaldia eskainiko du gaur Coral Herrera Gómezek Andretxean

"La revolución amorosa: Los Cuidados en el centro" hitzaldia eskainiko du gaur Coral Herrera Gómezek Andretxean
2024/02/05 13:38
eta kitto!

Guar arratsaldean, 18:30ean, Coral Herreraren "La revolución amorosa: Los Cuidados en el centro"  hitzaldia hartuko du Andretxeak (gazteleraz).  "Emakumeok aspertuta gaude maitasunagatik sufritzeaz: bikote-maitasuna zoriontasuna lortzeko modu posible bakartzat izan dugu, baina orain maitasuna matxismotik askatu nahi dugu eta goitik behera eraldatu, maitasunak min egin ez diezagun eta ez gaitzan menderatu. Maitasuna ezin da izan zapalkuntzarako, sufrimendurako eta heriotzarako bide bat, baizik eta amodiozko sareak ehuntzeko aukera emango digun esperientzia pozgarri bat, non bikotea elementu bat gehiago den, baina inoiz ez bakarra.", dio Coral Herrerak.