La Salle Azitainek eta Tandanacuik bildutako dirua eta jostailuak Gurutze Gorriari eman dizkiote

La Salle Azitainek eta Tandanacuik bildutako dirua eta jostailuak Gurutze Gorriari eman dizkiote
2023/12/26 12:25
eta kitto!
La Salle Azitain ikastetxeak eta bertako Tandanacui taldeak 555 euro lortu dituzte Haien eskubideak jokoan, Eibarko Gurutze Gorriaren Gabonetako kanpainarako. Aurreko astean, oporrak hartu aurretik, Gurutze Gorriko ordezkariari eman zioten dirua, ikastetxean bildutako jostailuekin batera. Ikastetxeak bere esker ona azaldu nahi die lagundu duten guztiei: “Eskerrik asko Tandanacui taldeari, egunero jolasorduetan elkarlanean aritu baita pintxo solidarioa prestatzen. Eta eskerrik asko, baita ere, kausa polit honetan lagundu duzuen guztioi”.