“La sociedad de la nieve” eta “Dune. Parte Dos” pelikulek jarraitzen dute zine-karteldegian

Hauekin batera, “Dream Scenario” eta “Boonie Bears. Regreso a la Tierra” eskainiko dira oraingoan
“La sociedad de la nieve” eta “Dune. Parte Dos” pelikulek jarraitzen dute zine-karteldegian
2024/03/07 11:39
eta kitto!

Zapatutik astelehenera arte Coliseon eskainiko dituzten lau filmeetako bi aurreko asteburukoak izango dira, beste bi berrirekin batera. J.A. Bayonaren “La sociedad de la nieve” eta Denis Villeneuveren “Dune. Parte Dos” filmerekin batera, Kristoffer Borgliren “Dream Scenario” eta Huida Lin-en “Boonie Bears. Regreso a la Tierra” eskainiko dira oraingoan.

“Dream Scenario” komedia dramatikoa 1 Aretoan botako dute, eta umeentzako edo familian ikusteko “Boonie Bears” 2 Aretoan zapatuko saioan eta Antzokian domekakoan, azken hori, jakina, 17:00etatik aurrera bietan.