“La voz del Sol” eta “Vida perra” “Verano en rojo”-ri gehituko zaizkie Coliseo antzokian
2023/09/28
12:13
eta kitto!
Aurreko asteburutik Coliseo antzokiko karteldegian dagoen Belen Maciasen “Verano en rojo” filmak asteburu honetan Carol Polakoff-en “La voz del Sol” eta Josh Greenbaum-en “Vida perra” izango ditu lagun Coliseoko zine programazioan. Ez da faltako, ezta, umeentzako Yongchang Lin zuzendariaren “El reino de Terracota”, animaziozko azken hori 17:00etan proiektatuko dena bai zapatuan eta baita domekan ere. Beste hiruretan denetarik aurkitu dezakegu, thriller-a, drama eta komedia, bakoitza genero batekoa delako. Antzokiak “La voz del Sol” hartuko duen bezala, “Verano en rojo” 1 Aretoan eskainiko dute eta “Vida perra” joango da 2 Aretoan.