LAB sindikatuko Debaldeako ordezkariek batzarra egin dute gaur Eibarren
2019/04/04
19:01
eta kitto!
Gaur goizean Debaldea eskualdeko delegatuen batzarra egin dute LAB sindikatukoek Eibarren, Arrate Kultur Elkartean. Landu dituzten gaien artean, besteak beste, testuinguru sozio-politikoa, Hauteskunde Sindikalak, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna eta Maiatzaren Lehena daude. Bilera amaitu eta jarraian, eguerdian, preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko elkarretaratzea egin dute Untzagan.
![Presoen-aldeko-enkartelada-LAB28.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/presoen-aldeko-enkartelada-lab28.jpg/@@images/image-0-7fe177793fd547b037a890eaa63ca4cd.jpeg)
![Presoen-aldeko-enkartelada-LAB28.jpg](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/presoen-aldeko-enkartelada-lab28.jpg/@@images/image-0-7fe177793fd547b037a890eaa63ca4cd.jpeg)