LABeko ordezkarien eskualde mailako lan saioa
2016/01/26
18:05
eta kitto!
Debaldeako LABeko ordezkariek eskualde mailako tailerra egin dute gaur Portalean, "LAB birpentsatzen" izeneko prozesuaren baitan. Azaldu dutenez, "sindikalgintza indartsuago eta eraginkorragoa egiteko asmoz abiatutako eztabaida prozesuari ekin diogu eta sindikatuko kide guztiak horretan burubelarri gabiltza". Prozesua 2017an egingo den Kongresura arte luzatuko da eta gaurko lan saioan 70 delegatu bildu dira. Eztabaidaren kokapena egin eta lau taldetan banatu ondoren, sindikatuak berak zein sindikalgintzak dauzkaten indargune eta ahulguneen inguruan jardun dute, etorkizuneko LAB sindikatua nolakoa izan beharko litzatekeen irudikatzeko asmoz.