Laket taldeak kontzertua eskainiko du gaur Untzagako karpan

Laket taldeak kontzertua eskainiko du gaur Untzagako karpan
2023/11/29 11:05
eta kitto!

San Andres bezperara heldu garen honetan, gaur gauean erromeria izango da Laket taldearen eskutik 22:30etik aurrera, Untzaga plazan egun batzuk daraman karparen barruan. Zazpi lagunek osatzen duten taldeak hainbat urte daramatza horrelako kontzertuak eskaintzen: Maitane (trikitixa eta ahotsa), Aiora (perkusioak eta ahotsa), Zigor (baxua eta ahotsa), Ixak (gitarra eta ahotsa), Iñigo (Bateria), Iñaki (tronpeta) eta Beñat (tronboia).

Aurretik, kaleak girotzeko, elektrotxaranga batek joko du gurean, 19:00etan hasi eta 22:00ak arte.