LaLiga Genuineko SD Eibar Burgosen kontzentratuko da asteburuan

Talde armaginak bi partidu jokatuko ditu zapatuan eta beste bat domekan
LaLiga Genuineko SD Eibar Burgosen kontzentratuko da asteburuan
2024/05/10 13:01
eta kitto!

Genuine Ligan parte hartzen duen SD Eibar Fundazioko taldeak erronka berri bat du aurrean asteburu honetan, denboraldiko hirugarren kontzentrazioa jokatuko baita Burgosen. Talde armaginak bi partidu jokatuko ditu zapatuan eta beste bat domekan Castañares Kirol Hirian, Burgos CF Fundazioak antolatutako egitarauari jarraituz.

SD Eibarrek honako norgehiagokak izango ditu: bihar 10:00etan Fundación Rayo Vallecanoren aurka; bihar 16:30ean Racing Club de Ferrol; eta etzi 12:00etan Granada CF-ren kontra. Denboraldiko azken kontzentrazioa ekainaren 7tik 9ra izango da, Getafeko Fernando Santos de la Parra Kirol Hirian.