Landetan istripuan hil diren mendizaleetako bat Joxi Hernandez Armeriako irakaslea da
2013/10/07
00:00
eta kitto!
Labennen (Frantzia) zapatuan izandako istripuan hil ziren hiru mendizale donostiarretako bat, Josean Joxi Hernández, Eibarko Armeria Eskolako irakaslea zen. Ikastetxeko ordezkariek istripuaren eta heriotzen berri izatean "solidaritate eta maitasun guztia" bidali nahi dizkiete irakaslearen "familia, adiskide eta lankideei". Amaran bizi zen irakaslearekin batera Andoni Areizaga (Donostiko Suhiltzaileen sargentua) eta Iñaki Cuellar mendizalea eta Bernard Doumerq furgonetako gidaria ere hil ziren. Club Vasco de Camping elkarteko kideak ziren hiru mendizaleak Txilen egindako espediziotik bueltan zetozen euren furgonetak A-63 errepidean, Capbreton inguruan, istripua izan zuenean eta, ondorioz, furgonetan zihoazen lau lagunak hil zirenean.