Lanean hasi dira auzozain berriak Eibarren

Auzozainek Amaña-Legarre, Urki-Ipurua, Jardiñeta-Ekialdea eta Ekialde-Erdigunea arloetan jardungo dute.
Lanean hasi dira auzozain berriak Eibarren
2026/04/20 11:35
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibarko Udalak martxan jarri du auzozainen zerbitzu berria. Eibarko Udaltzaingoko agenteak dagoeneko hasi dira kaleetan patruilatzen, auzoetako “bizikidetza, prebentzioa eta herritarren arreta” hobetzeko.

Lau agente ari dira lanean Amaña-Legarre, Urki-Ipurua, Jardiñeta-Ekialdea eta erdigunean, segurtasun-eredu “hurbilagoa eta egunerokoan presenteagoa” sendotzeko asmoz.

Udalak otsailean iragarri zuen bezala, agenteek oinez zein motorrez egingo dituzte patruilak, eta haien eginkizunen artean izango dira arazoak garaiz detektatzea, kolektibo zaurgarriei arreta ematea eta espazio publikoetako gabeziak identifikatzea. Era berean, bitartekaritza-lanak ere egingo dituzte, auzoetako bizikidetza indartzeko.