Langabezia-tasak gora egin du abuztuan Eibarren

Debabarrenean ere nabarmen igo da langabezia
Langabezia-tasak gora egin du abuztuan Eibarren
2025/09/02 16:31
eta kitto!

Abuztuko datuen arabera, 1.513 lagun daude langabezian Eibarren eta langabezia-tasa % 12,07koa da. Horrela, langabeziak behera egin du herrian (uztaileko datuen arabera 1.467 lagun zeuden langabezian eta langabezia-tasa % 11,71koa zen).

Eskualdeko herri guztietako datuei begira, abuztuko langabezia-tasa % 10,27koa da. Debak jarraitzen du langabezia-tasarik baxuena izaten (% 6,52) eta Eibar da tasa altuena duena Soraluzeren gainetik (% 12,07). Hain zuzen ere, Eibar eta Soraluze izan ezik, gainontzeko herri guztietan langabezia-tasa % 10etik beherakoa da.

 

Abuztuko datuak, herriz herri

  • Eibar 1.513 (% 12,07)
  • Elgoibar 489 (% 9,16)
  • Mendaro 88 (% 8,91)
  • Deba 172 (% 6,52)
  • Mutriku 188 (% 7,16)
  • Soraluze 208 (% 11,90)
  • Debabarrena 2.658 (% 10,27)