Lapurretak egon dira gaztetxean

Lapurretak egon dira gaztetxean
2024/01/04 09:00
eta kitto!
Eibarko Gaztetxeko arduradunek sare sozialen bitartez adierazi dutenez, lapurretak izan dira bertan. Euren esanetan, proiektorea eta bozgorailua eraman dituzte, “hainbat ekintzetarako beharrezkoak” direnak. Horrez gain, aretoa eta tailerra hankaz gora laga dituzte, “zenbait erreminta baztertuta utzirik”.

Gauzak horrela, “lapurretak salatzeaz gain”, espazio autogestionatuen babesa aldarrikatu nahi dute gaztetxetik. “Eibarko eta inguruko herritarron eskubidea da sormenerako eta askatasunerako gune bat izatea, eta denon erantzukizuna da gune honen zaintza eta babesa”, euren berbetan.