Larrain dantza errepasatzeko saioak antolatu ditu AKEk Euskal Jaiari begira

Larrain dantza errepasatzeko saioak antolatu ditu AKEk Euskal Jaiari begira
2026/04/15 11:15
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Arrate Kultur Elkarteak (AKE) Larrain dantzaren errepaso saioak antolatu ditu aurten ere, Euskal Jaiari begira. Saioak apirilaren 15ean hasiko dira, eta maiatzaren 27ra arte luzatuko dira, asteazkenero.

Entseguak 19:00etatik 21:00etara egingo dira Arrateko Andra Mari ikastetxean. Parte hartzeko prezioa 5 eurokoa izango da, baina AKEko bazkideentzat doakoa izango da.

Izena emateko, interesdunek 638 284 912 telefonora deitu edo arratekultu@gmail.com helbidera idatzi dezakete.