Larrialdietako zerbitzuek gorpu bat atera dute Deba ibaitik, Osintxu inguruan

Arratsaldeko lehen orduan egin dute erreskatea eta gorpua Donostiara, anatomiko-forentsera eraman dute
Larrialdietako zerbitzuek gorpu bat atera dute Deba ibaitik, Osintxu inguruan
Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak
2024/02/29 17:27
eta kitto!

Suhiltzaileek gorpu bat atera dute Deba ibaitik, Osintxu inguruan. Erreskatea gaur arratsaldeko lehen orduan egin dute, eta Donostiara eraman dute gorpua, hango anatomiko-forentsean identifikatzeko. Hain zuzen ere, gorpua aurkitu duen dispositiboa aurreko astetik desagertuta dagoen Moises Etxaniz bergararraren bila ari zen, ibaian gorpu bat ikusi dutela esanez abisua ailegatu zaienean. Larrialdi zerbitzuak, suhiltzaileak eta Ertzaintza elkarrekin aritu dira lanean, gorpua ibaitik erreskatatzeko.