Manifestazio bateratua deitu dute "Zaldibar Argitu Orain!" goiburupean larunbaterako
2020/02/13
09:43
eta kitto!
Datorren larunbaterako, otsailaren 15erako, mobilizazio deia egin du "Zaldibar Argitu Orain!" herritarren mugimenduak. Eibartik, Ermutik eta Elgetatik manifestazio zaratatsuak irtengo dira. Protesta bateratua "Zaldibar Argitu Orain! Langileak, Osasuna eta Erantzunkizunak" goiburupean egingo da, eta zutabeak Eitzagan elkartuko dira. Eibartik manifestazioa 17:00etan irtengo da Amaña-Eibar tren geltokitik; Ermutik ere 17:00etan irtengo da, Cardenal Orbe Plazatik, eta Elgetakoa, berriz, 16:30ean abiatuko da herriko plazatik. Antolatzaileek maskarillak eramateko gomendioa egin dute.
Antolatzaileek adierazi dutenez, "astelehenean Eibar, Zaldibar eta Ermuko kaleak hartu genituen zabortegian gertatutakoa argitzeko. Baina, Eusko Jaurlaritzaren jarrerak berdina izaten jarraitzen du. Lehentasuna langileak ateratzea izan beharrean, erantzule politikoen aurpegia garbitzea izaten ari da. Airearen kalitatea ona dela esaten badute ere, zabortegiak sutan darrai eta keak gure herriak estaltzen ditu. Azkenik, gertatutakoaren eta ondorioen azalpen argirik eman gabe jarraitzen dute".
Gaur bilera irekia Eibarren
Bestalde, gaur arratsaldean, 18:30ean bilera irekia egingo da Kultuko goiko lokalean.
Astelehen arratsaldean milaka lagun irten ziren kalera Eibarren, Ermuan, Markinan eta Zaldibarren, Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren inguruan Eusko Jaurlaritzari eta zabortegiko jabeei erantzunkizunak eta azalpenak eskatzeko. Herritarrek deituta mobilizazio zaratatsuak egin ziren. Eibarko kaleak zeharkatu zituen manifestazioa jendetsuenetakoa izan zen, 2.000 lagun ingururekin. Zabortegian lurperatutakoen senideak bertan zirela, amaieran irakurritako manifestuan, erantzukizun politikoak eskatzeaz gain, lehentasuna langileak aurkitzea dela errepikatu zuten. Informazio gehiago: https://etakitto.eus/berriak/milaka-herritar-irten-dira-kalera-zaldibarren-gertatutakoaz-erantzukizun-eske.html