“Las leyes de la frontera” eta “Madres paralelas” astebururako Coliseoko zine karteldegian
2021/10/14
10:14
eta kitto!
Daniel Monzonen “Las leyes de la frontera” eta Pedro Almodovarren “Madres paralelas” helduko dira asteburuan Coliseoko zine aretoetara. Eurekin batera, Iciar Bollainen “Maixabel” eta Carol Rodriguezen “Chavalas” pelikulek jarraitu egingo dute Eibarko karteldegian. Aipatutako lau pelikula horiekin umeentzako “Jungle Cruise” ere programatuko dute, Jaume Collet-Serraren lana.
Aipatutako pelikulek honako ordutegiari jarraituko diote: “Las leyes de la frontera” 2 Aretoan eskainiko da (zapatuan 19:45 eta 22:30ean, domekan 17:00 eta 20:00etan eta astelehenean 20:30ean), “Madres paralelas”-en lau saio Antzokian eskainiko dira eta bana 1 eta 2 Aretoetan (zapatuan 17:00, 19:45 eta 22:30ean, domekan 17:00 eta 20:00etan eta astelehenean 20:30ean), “Chavalas” 1 Aretoan emango dute (zapatuan 17:00etan, domekan 20:00etan eta astelehenean 20:30ean), “Maixabel” ere 1 Aretoan eskainiko dute (barixakuan bakarrik, 19:45 eta 22:30ean) eta, azkenik, “Jungle Cruise” Antzokian ikusi ahal izango da, betiko lez, zapatu eta domekan 17:00etan.