Laso-Iztueta eta Peña-Albisu bikoteen artekoa jokatuko da domekan Astelenan
Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdietako partiduak jokatuko dira Katedralean
2025/03/07
11:05
eta kitto!
Binakako Txapelketa Nagusiko finalerdietan sartuta, etzi Baikoko bi bikote horien artekoa hartuko du Astelena frontoiak jaialdiko partidu nagusian. Lehiaketako lehenengo jardunaldian galtzaile izan ziren bi bikote horiek eta beste partidu bat galtzeak txapelketatik kanpo geratzea ekarriko dio bikote horri. Jaialdiari hasiera emango dion neurketan, bestalde, Jokin Altuna gaur egungo buruz-buruko txapelduna izango da, Gabirondo lagun duela, Jakak eta Lizeagak osatuko duten bikoteari aurre eginez.