Latinamerikako andren ahotsa, gaur arratsaldean Portalean

Latinamerikako andren ahotsa, gaur arratsaldean Portalean
2013/03/05 00:00
eta kitto!

Martxoaren 8an Emakumearen Eguna gogoratuko dela eta, gaur (martitzena, martxoak 5) hitzaldia emango du genero zuzentasunean aditua den Irantzu Varelak, 19.00etan Portalean (areto nagusian) Hegoaldeko Emakumeen Ahotsak: la participación sociopolítica de las mujeres del sur izenburuari jarraituta. Hizlariari laguntzen Lacasiun Debabarreneko Emakume Latinamerikarren elkarteko kide bik ere egingo dute berba. Hitzaldia Egoaizia GKE-k Lacasiunekin elkarlanean antolatu du eta sarrera librea izango da.