Latorrizko Gehitu Sariak banatu dituzte LGTBIfobiaren kontrako Nazioarteko Egunean
2021/05/17
17:00
eta kitto!
Gaur, maiatzak 17, LGTBIfobiaren kontrako nazioarteko eguna dela eta, Gehitu Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bixesual eta Intersexualen elkarteak Latorrizko Gehitu Sariak eman ditu. Jakinarazi dutenez, kontrasari hau urtean zehar bere LGTBIfobia dela eta nabarmendu den pertsona edo erakundeari ematen zaio eta aurten Carmen Calvo Espainiako Gobernuko lehen presidenteordeari, “pertsona transen benetako berdintasunaren aldeko lege-aurreproiektua (“trans legea”) izapidetzearen aurka agertu izanagatik” eta Letoniako Gobernuari, “neurririk hartu ez izanagatik herrialdean muturreko LGTB-fobiaren aurrean” ematea erabaki du.
1990ko maiatzaren 17an, gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuen homosexualitatea MOEk. Urte batzuk geroago, gauza bera egin zuen transexualitatearekin. Hori dela eta, homofobiaren, transfobiaren eta bifobiaren aurkako nazioarteko egun izendatu zuten maiatzaren 17a eta abagune egokia da lesbianen, gayen, transexualen, bisexualen eta intersexualen eskubideen urratze egoerak eta eskubideok izateko jasaten dituzten zailtasunak salatzeko. Gehituren adierazpena eta 2021eko Latorrizko Gehitu Saria irakurtzeko HEMEN sakatu.