Lau domina eta ohorezko dozena bat postu Deporreko atletentzat Gipuzkoako eskolarretan
Klub Deportiboko atleta gazteenek maila ona erakutsi dute hiru jardunalditan banatutako Gipuzkoako Txapelketa Eskolarretan. Alebin eta infantil mailetako atletek Irunen, Eibarren eta Donostian jokatutako banakako txapelketa horietan lau domina eta ohorezko dozena bat postu eskuratu dituzte. Horietatik aparte, Tolosan eta Ordizian taldekako txapelketak jokatu dira, eta konbinatuak Lasarten. Eibartarrak batez ere jaurtiketa eta jauzi probetan nabarmendu dira.
Emaitzei begira, Naia Astigarragak urrezko domina irabazi zuen xabalina jaurtiketan eta zilarrezkoa diskoarekin, Unai Alvarezek zilarrezkoa bereganatu zuen altueran eta Jare Arsuaga brontzearen jabe egin zen pisu jaurtiketan. Aipatutakoez gain, ohorezko postu asko lortu ditu baita Malen Anderez, Sonia Mendy, Jone Gerrikagoitia, Irati Astigarraga, Maddalen Arrazola, June Azkarate, Malen Etxeberria, Miren Garcia, Izadi Flores, Markel Urian, Markel Laskurain, Isabel Pita, Luke Litago, Jule Azurmendi, Paula Egaña, Nora Arriola, Maddi Perez, Izaro Rementeria eta Lucia Arkotxa bezalako atletek osatutako Klub Deportiboko ordezkaritzak.
Zapatu honetan Euskadiko Txapelketa izango dute zain Gasteizen, eta bertan izango dira Gipuzkoako selekzioa osatzen probintziakoan domina irabazi zuten Jare Arsuaga, Naia Astigarraga eta Unai Alvarez, Jone Astigarragarekin batera. Maila emango dutela ziurtatuta, ea zorteak ere euren alde egiten duen.