Lau eibartar izango dira Zegama-Aizkorrikoan parte hartzen

Ander Egurrola eta Eneko Fernandez Kilometro Bertikalean arituko dira barixakuan, eta Pello Berrizbeitia eta Ruben Gutierrez domekan Zegamako irteeran izango dira
Lau eibartar izango dira Zegama-Aizkorrikoan parte hartzen
2025/05/22 11:42
eta kitto!

Euretako bi domeka goizean jokatuko den mendi maratoiaren 24. edizioan izango dira lehiatzen, guztira parte hartuko duten 545 korrikalariren artean. Beste biak barixaku arratsaldean jokatuko den Kilometro Bertikalaren 11. edizioan hartuko dute parte, guztira 250 parte-hartzaile izango dituen proban. Azken hori 16:00etan hasiko da eta hiru kilometroko distantzia osotuko dute eta hor izango dira Ander Egurrola eta Eneko Fernandez.

Domekako Zegama-Aizkorri, bestalde, 09:00etan hasiko da, eta 5.472 metroko desnibel positiboa izango du: onenek lau orduren bueltan ibiliko dira eta zortzi ordutan ezarri dute muga. Hor hartuko dute parte Pello Berrizbeitiak eta Ruben Gutierrezek.