Lau entrenamendu izango dituzte SD Eibarkoek Atletico de Madrid Ipuruan hartzeko

Partidua 12:00etan jokatuko da, domekan
Lau entrenamendu izango dituzte SD Eibarkoek Atletico de Madrid Ipuruan hartzeko
2024/03/19 17:00
eta kitto!

Gaurtik zapatura arte lau entrenamendu-saio izango ditu Yerai Martinek prestatzen duen taldeak asteburuan Atletico de Madrid taldearen aurkako partidua prestatzeko. Neurketa domeka eguerdian izango da Ipuruan, 12:00etan hasita, eta ordura arte egunero izango dituzte lan-saioak, egueneko atsedenaldia kenduta.

Gaurko saioa Anexoan egingo dute, goizeko 10:45ean hasita; biharkoa Unben izango da, 11:45etik aurrera; eta barixakuan eta zapatuan Unben arituko dira, etzidamu 11:45ean hasita eta azkenekoa 11:00etatik aurrera.