Lau entrenamendu-saio ditu aurretik SD Eibar-ek Valladolideko partidua prestatzeko

Neurketa domekan jokatuko du, 16:15ean
Lau entrenamendu-saio ditu aurretik SD Eibar-ek Valladolideko partidua prestatzeko
2024/03/20 08:15
eta kitto!

Joseba Etxeberriak prestatzen duen taldeak gaur, bihar eta etzi lan-saioak izango ditu, hiru kasuetan goizeko 11:00etatik aurrera, eta azkena, zapatukoa, eguerdiko 12:00etan hasiko dute. Ordukoa, domekako partiduaren aurreko azkena, eta gaurkoa Atxabalpen izango dira, eta tarteko biak (eguena eta barixakua), bestalde, Ipuruan, kasu bi horietan ateak itxita.

Domekako partidua, Zorrillan jokatu beharrekoa, arratsaldeko 16:15ean hasiko da.