Lau entrenamendu-saio geratzen zaizkio SD Eibar-i Burgos domekan hartu aurretik

Asteburuko partidua 18:30ean hasiko da
Lau entrenamendu-saio geratzen zaizkio SD Eibar-i Burgos domekan hartu aurretik
2024/03/06 10:07
eta kitto!

LaLiga Hypermotioneko SD Eibar igoera zuzena emango liokeen postuan dagoen honetan, domeka arratsaldean Burgos CF hartuko du Ipuruan, 18:30ean hasiko den norgehiagokan.

Joseba Etxeberriaren aginduei jarraitzen dieten jokalariek gaur 11:00etan lan-saioa izango dute Atxabalpen, eta bihar eta etzi beste bi izango dituzte ordu berean, bihar Ipuruan (ateak itxita) eta etzi Anexoan.

Partiduaren aurreko azken entrenamendurako Atxabalpera bueltatuko dira, hori bai, ateak itxita eta arratsaldeko 16:00etan hasita.