Lau kasu berri azken orduetan, bi Eibarren eta beste bi Ermuan
2020/04/01
11:59
eta kitto!
Lau kasu berri gehitu dira atzotik zerrendara. Eibarren 2 pertsona kutsatu dira, eta beste bi Ermuan. Eskualdean, guztira, 117 herritarrek eman dute koronabirusean positibo, atzo iluntzeko 20:00etako datuen arabera. Horietatik 45 Eibarren daude.
Covid-19 birusagatik kutsatutako eskualdeko herritarren kopuruak gora egiten jarraitzen du poliki bada ere. Aste honetako datuek 11 positibo berri zenbatzen dituzte (7 gehiago Eibarren, 2 gehiago Ermuan, bat gehiago Elgoibarren eta beste bat gehiago Deban).
Koronabirus kasuak udalerri bakoitzean:
Eibar 47
Elgoibar 27
Ermua 22
Deba 9
Mendaro 2
Mutriku 6
Mallabia 0
Soraluze 4
Eskualdeko ospitalei dagoienez, atzo baino 4 pertsona gehiago daude ingresatuta. Eibar Ospitalean 40 daude, eta Mendarokoan 39.
EAEn 518 kasu berri izan dira eta, guztira, 6.838 pertsona daude koronabirusarekin kutsatuta. Horietatik 1.908 daude ospitaletan . 369 lagun hil dira, alegia, atzo baino 44 gehiago.
Osatutakoak, berriz, 2.165 dira.