Lau koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/09
10:45
eta kitto!
Atzo lau koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gutxiago, baina herriko intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 116,47an kokatuz.
Eskualdeko beste herrietara begira, Ermuan hiru positibo atzeman zituzten eta Mutrikun bat. Beraz, guztira zortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte eskualdean, aurreko egunean baino 16 gutxiago.
Atzo EAEn 9.190 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 703 positiboak izan ziren.
Lurraldeen arabera: 92 Araban, 314 Bizkaian, 265 Gipuzkoan eta 32 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 27 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 28 pertsona ZIUn daude.