Lau lan-saio ditu aurretik SD Eibar-ek Bartzelona handiaren aurkakoa prestatzeko
Yerai Martinen taldeak domekan jokatuko du munduko talde onenen baten aurka
2025/02/25
16:44
eta kitto!
Bartzelona ahalguztiduna izango da domekan Ipuruan F Ligako 20. jardunaldiko partiduan. Neurketa 14:00etan hasiko da eta, atzoko entrenamenduaren ondoren, beste lau lan-saio izango ditu Yerai Martinen taldeak partidu zail hori prestatzeko. Anexoan hasi zuen astea taldeak, FIFAko geldialdiarekin bat eginez lau egunetan atseden hartu eta gero; tarte horretan taldeko bost jokalarik euren selekzioekin jokatu dute.
Gaur 09:00etan hasi dute entrenamendua Anexoan, bihar atsedena hartuko dute, etzi eta etzidamu Unben arituko dira 11:45etik aurrera, eta zapatuko partiduaren aurreko azken entrenamendua Anexoan egingo dute 11:00etatik aurrera.