Lau lan-saio ditu aurretik SD Eibarrek Zaragozako partidua prestatzeko

Armeginek zapatuan, 16:15ean, jokatuko dute La Romareda zelaian
Lau lan-saio ditu aurretik SD Eibarrek Zaragozako partidua prestatzeko
2025/04/08 12:16
eta kitto!

Gaur hasita eta barixakura arte, egunero izango ditu entrenamenduak Beñat San Josek prestatzen duen taldeak. Hypermotion Ligako 35. jardunaldian armaginek Zaragozako La Romaredan jokatuko dute, bertako izen handiko taldearen aurka, zapatuan 16:15ean hasiko den norgehiagokan. Sasoi batean 1. Mailan jokatzen ohituta egondako talde aragoiarrak azken hamarkadan igo ezinik jarraitzen du 2. Mailan eta, oraingoan ere, eibartarren atzetik dago sailkapenean.

Gaurko lan-saioa eta etzikoa Atxabalpen izango dute, 11:00etan hasita; eta bihar eta barixakuko azkena Ipuruan burutuko dituzte, ordu berean hasita eta, hori bai, ateak itxita.