Lau lan-saio geratzen zaizkio SD Eibarko 2. Mailako taldeari Oviedoko partiduaren aurretik

Lau lan-saio geratzen zaizkio SD Eibarko 2. Mailako taldeari Oviedoko partiduaren aurretik
2023/11/15 10:16
eta kitto!
SD Eibarko gizonezkoen lehen taldeak, atzo atsedena hartu bazuen ere, hurrengo lau egunetan lanean jardungo du domeka arratsaldean, 16:15ean hasita, Oviedon jokatu beharreko partiduari begira. Carlos Tartiere estadioan jokatuko den neurketa horretarako, Joseba Etxeberriaren taldeak gaur bertan ekingo die prestaketari, 11:00etatik aurerra Atxabalpen. Bihar ordu eta toki berean izango du beste saio bat; etzi ere ordutegi berari jarraituko diote, baina saioa Ipuruako anexoan izango da. Zapatuko partiduaren aurreko azken saiorako Atxabalpera itzuliko dira berriro, baina orduko horretan ateak itxita jardungo dute.