Lau lan-saio izago ditu F Ligako SD Eibar-ek Tenerifen jokatuko duen partidua prestatzeko
Costa Adeje Tenerife Granadillaren aurka lehiatuko da talde eibartarra.
2025/02/11
17:24
eta kitto!
SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak Tenerifen jokatuko du zapatu honetan, bertako Costa Adeje Tenerife Granadillaren aurka. Partidua arratsaldeko 18:00etan jokatuko da eta, atzoko atsedenaldiaren ondoren, gaurtik barixakura arte Yerai Martinek zuzentzen dituen jokalariek egunero izango dute lan-saioa. Gaurkoa 11:15ean hasi da, Anexoan; biharkoa Unben egingo dute, 11:45etik aurrera; eguenekoan Anexora bueltatuko dira, 11:15ean hasita; eta barixakuan toki berean jardungo dute, baina 11:00etatik aurrera.