Lau lan-saio izango ditu Joseba Etxeberriaren taldeak domekako partidurako

Eibarrek Amorebieta jasoko du domekan, 14:00etan, Ipuruan
Lau lan-saio izango ditu Joseba Etxeberriaren taldeak domekako partidurako
2024/04/30 12:50
eta kitto!

Domekan ia bazkaltzeko orduan hartuko du SD Eibar-ek SD Amorebieta talde bizkaitarra, 14:00etan hasiko den norgehiagokan. Gaur Joseba Etxeberriaren aginduetara dagoen jokalarien-taldeak atseden izango du eta bihartik aurrera, eta zapatura arte, egunero lan-saio bat izango dute. Entrenamendu guztiak goizeko 11:00etan hasiko dira: biharkoa eta zapatuko azkena Atxabalpen burutuko dira, eguenekoa Ipuruan bertan izango da (baina ateak itxita) eta barixakukoa Ipuruako Anexoan. Talde bien egoera oso ezberdina da: armaginak igotzeko borrokan daude sartuta burubelarri, eta zornotzarrak maila ez galtzeko intentsitate berean.